Herri guztiak, jai

Imanol Garcia Landa 2016ko maiatzaren 3a

Herriko festei amaiera eman diote Orexan Santa Krutz egunarekin; herri guztiak jai hartu du ekitaldietan izateko

Santa Krutz jaiak bukatzear dira Orexan, eta egun berezia ospatu dute gaur. 120 pertsona elkartu dira, haur eta heldu, gaurko egunean zehar antolatutako ekitaldietan. Herri guztia, beraz. Asteartea izaki, jai hartu dute, batzuek eskolatik, besteek lanetik, baina ez dute galdu nahi izan Santa Krutz Eguna.

Herri giroan ikusi dute, lehenbidizi, Bapatean taldearen Taberna ikuskizuna. Ondoren, bazkariaren txanda izan da. Udaletxeko arkupetan eta herriko elkartean bildu dira herritarrak. Indarrak hartu ondoren zunba saioa egin dute arratsaldean, eta egunari eta festei amaiera eman diote oilarraren jaitsierarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!