Bihar jaitsiko da Oilarra

Tolosaldeko Ataria 2015ko api. 29a, 17:01

Orexako Santa Kruz jaiak hasiko dira bihar. Oilarraren jaitsierarekin hasiko dituzte herriko jaiak, eta ondoren, bertsolarien txanda izango da.

Hemen da Santa Kruz Eguna, edo ia-ia. Igandean izango da egun handia, baina hori baino lehen ere ekitaldi ugari izango dituzte orexarrek.

Bihar jaitsiko da Oilarra festak iragarriz. 21:30ean izango da hori, eta Espartzinak dantza taldearen emanaldia eta gero, bertsolariak izango dira protagonista. Alaia Martin, Andoni Egaña, Ane Labaka eta Jon Maia izango dira Orexan.

Musikak izango du bere tartea Orexako Santa Kruz jaietan eta noski, ezin falta DJ Bull. Irurarrak ostiralean eta larunbatean alaituko ditu Orexako bazterrak. Eneritz eta Eider trikitilariak, Gabezin taldea eta Isk&bila txaranga ere ariko dira jaietan. Igandean, Santa Kruz Egunean, igoko da berriz ere Oilarra, festen amaiera iragarriz, baina hori baino lehen pilota partidak, urdaiazpiko eta kamamila dastatzea eta Olasagasti eta Arria V.a aizkolarien saioa ikusteko aukera egongo da. Luis Erasok erakustaldia eskainiko du zerra motorrarekin. 

Egitaraua

  • Apirilak 30, bihar.
    - 21:30. Oilarraren jaitsiera, ondoren Espartzinak dantza taldea.
    - 22:30. Bertsolariak: Alaia Martin, Andoni Egaña, Ane Labaka eta Jon Maia. Gai jartzailea: Jokin Sorozabal.
  • Maiatzak 1, ostirala.
    - 17:30. Areto futboleko partidak.
    - 20:30. Pintxo lehiaketa eta ondoren, Eneritz eta Eider trikitilariak, eta DJ Bull.
  • Maiatzak 2, larunbata.
    - 16:30. Zirku tailerra Zirika Zirkusen eskutik, eta ondoren, txokolate jatea eta puzgarriak.
    - 21:00. Herri afaria eta ondoren, Gabezin taldea eta DJ Bull.
    - Goizaldean baratxuri zopa.
  • Maiatzak 3, Santa Kruz Eguna.
    - Egun guztian Bere karikatura egilea ariko da.
    - 11:30. Orexa eta Lizartzako pilota eskolako topaketa partidak, ondoren urdaiazpiko eta kamamila dastatzea.
    - 17:30. Luis Erasok zerra motorrarekin erakustaldia eskainiko du eta Olasagasti eta Arria V.a aizkolariak ere ariko dira.
    - Ondoren, sagardo dastatzea Isk&bila txarangak alaiturik.
    - Gero, Oilarraren igoera jaiei amaiera emateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!