Orixek euskarara itzulitako "Tormesko itsumutila" orain marrazki bizidun

Ataria 2014ko martxoaren 25a

1929. urtean Nikolas Ormaetxeak euskarara itzuli zuen "Tormesko itsu-mutila" izeneko literatur lana. Orain, Espainiako literaturako klasikoa marrizki bizidun bihurtu dute. Lan horretan aritu da Juanba Berasategi. Tolosaldeko Ahotsan izan dugu gonbidatu.

Atzo, Zizurkilen, "Jatorri anitz, herri bat" dokumentala eskaini zuten "Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren kontrako" jardunaldien barruan. Dokumental horretan ere hartu du parte Juanba Berasategik. Ikus-entzunezko lan honi buruz hizketan abiatu dugu solasaldia zinemagile eta ilustratzailearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!