Ama Birjin eguna ospatzen ari dira Orendainen ere, eta goizean sagardo dastaketa egin dute. Arratsaldean, berriz, familia artean jolasteko askotariko egurrezko jolasak izan dituzte Urritzondo pilotalekuan. Haurrak eta zenbait guraso joan dira bertara. Bitartean, Eltxo Elkartean, V. Mus Txapelketa jokatu dute. 18 bikotek eman dute izena, eta hogeina euro ordaindu dute. Hiru bikote onenentzat izan dira sariak: 200 euro eta txapela lehenengoarentzat, 100 euro bigarrenarentzat eta 60 euro hirugarrenarentzat
Une honetan, kantu poteoa egiten ari dira Perejil taldearekin, eta 21:00etan hasita, zahagi ardoa izango dute. 22:00etan, berriz, Orendaingo II. Frontenis Txapelketa Herrikoiko hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Aitor-Arandia eta Irati-Andoni bikoteek. Jarraian, finala jokatuko dute Iñaki-Axier eta Julen A.-Julen T. bikoteek.