Jardueraz betetako lau aste Orendainen

Ataria 2025eko azaroaren 6a

Orendainen apirilean egin zuten azokako irudia.

Hainbat motatako hitzorduak prestatu ditu Orendaingo Udalak azarorako, besteak beste, Goazen telesailaren estreinaldia, eta euskararen plana lantzeko zein mugikortasuna aztertzeko saio bana.

Orendaingo Udalak egitarau betea prestatu du azaroko asteetarako. Askotariko jarduerak antolatu dituzte eta igandean izango da lehena: Goazen telesailaren lehen estreinaldia.

Hortik aurrera, hainbat hitzordu prestatu dituzte testuinguruaren arabera, horien artean, saio bana herriko euskara plana zein mugikortasuna aztertzeko, ipuin kontaketa musikatua, eta jarduerak Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren zein Euskararen Egunaren harira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!