Eltxotraileko ibilbide luzean izena emateko aukera

Ataria 2025eko urriaren 9a

Pixkana betetzen ari da 9. Eltxotrail probaren izen-ematea. Hilaren 18an izango da lasterketa, Orendainen, eta bi proba izango ditu: luzea, 21 kilometrokoa, eta motza, 7 kilometrokoa.

Proba motzean izen-ematea agortuta dago, eta proba luzean parte hartu nahi duenak Rockthesport.com webgunean sartu beharko du. Epea hilaren 17an bukatuko da, 17:00etan.

Kirola eta erronkak maite dituen Orendaingo herritar talde bat hasi zen Eltxotrail proba antolatzen. Herriari bultzadatxo bat emateko helburuaz, eta beren zaletasunak uztartuz, 2015ean mendi lasterketa bat egitea bururatu zitzaien. Ordudanik arrakasta izan duen proba da, eta horregatik antolatzen jarraitu dute. Korrikalari askok errepikatu egiten dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!