Oreindainerako GI-3670 errepidea itxita, astelehenetik aurrera

Ataria 2025eko irailaren 19a

Errepidea konpontzeko lanak direla eta, astebetez egongo da itxita.

GI-3670 errepideko 2+400 KPan dagoen hondoraketa dela eta, errepidea konpontzeko lanak egingo dituzte. Lanak behar bezala egin ahal izateko, errepidea erabat itxiko dute bi noranzkoetan. Aldunditik esan dutenez, obrak egiteko aurreikusitako epea bost egunekoa da, eta, beraz, errepidea itxita egongo da irailaren 22ko 08:00etatik irailaren 26ko 19:00etara.
Errepidea erabat itxita dagoen bitartean, zirkulazioa GI-2133 errepidean barrena desbideratuko da Alegiatik, Amezketatik eta Abaltzisketatik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!