Orendaingo Andra Mari jaietan bigarren eguna dute gaur. Mezarekin hasi dute egitaraua eta, ondoren, sagardo dastatzea izan dute. Lau sagardo etxetako produktuak dastatzeko aukera izan dute herritarrek, eta ura zein salda ere izan dituzte eskuragarri.
Eguraldi sargoriari ihes, zuhaitzen itzalean bildu dira herritarrak sagardo freskoa edatera eta pintxoak jatera.