Hiru eguneko festak antolatu dituzte Orendainen. Abuztuaren 14tik 16ra izango dira, eta Andra Mari eguna ostiralean egokitu da aurtengoan.
Lehen eguna, mozorro eguna izango da. Haurrak altxorraren bila ibiliko dira goizean, eta eguerdian, gazteek bazkaria egingo dute. Jaiei hasiera emango dien txupinazoa 18:00tan jaurtiko da eta udaletxeko idazkaria den Nekane Lopetegik izango du aurten ohorea. Behin festari hasiera ofiziala eman eta gero, saiheski jatea eta Muxutruk taldearen erromeria izango dira eguna amaitu bitarteko ekintza nagusiak.
Andra Mari eguna, egun handia, meza nagusiarekin eta sagardo dastaketarekin hasiko dute eta gauera arte izango da zer ikusia eta zer gozatua. Esaterako, arratsaldez, mus txapelketa herrikoia egingo da, eta 21:00etan zahagiardoa edateko aukera izango dute. 22:00etan berriz, Orendaingo I. Frontenis Txapelketako finala jokatuko da.
Azken egunean, abuztuaren 16an, haurren zein helduen txirrindulari lasterketa egingo dute eguerdian. Bizikleta gainean eginiko esfortzuei buelta emateko, herri bazkaria egingo dute Eltxo elkartean, eta arratsaldean, toka txapelketa eta patata tortilla lehiaketa egingo dira. 22:30ean berriz, Ezezez eta Alarma Morea taldeek emango diete amaiera Orendaingo jaiei.
EGITARAUA
- ABUZTUAK 14, OSTEGUNA. MOZORRO EGUNA
- 12:00. Altxorraren bila.
- Ondoren. Hamaiketakoa.
- 14:00. Gazte bazkaria.
- 18:00. Txupinazoa.
- 19:00. Ilargi txaranga.
- 21:00. Saiheski jatea.
- 23:00. Muxutruk taldearen erromeria.
- ABUZTUAK 15, OSTIRALA. ANDRA MARI EGUNA
- 11:15. Meza.
- 12:30. Sagardo dastaketa, plazan.
- 17:00. Mus txapelketa, Eltxo elkartean.
- 17:30. Haurrentzako hondarrezko irudien eta gazteluen tailerra.
- 21:00. Zahagiardoa, plazan.
- 22:00. Orendaingo Frontenis Txapelketako finalak.
- ABUZTUAK 16, LARUNBATA
- 11:15. Meza.
- 12:00. Haurren txirrindulari lasterketa.
- Jarraian. XXXI. Txirrindulari Lasterketa.
- 14:00. Herri bazkaria.
- 16:30. Haurren puzgarriak.
- 17:30. Toka txapelketa.
- 19:30. Patata tortilla lehiaketa.
- 22:30. Ezezez eta Alarma Morea taldeekin dantzaldia.