Orendainen izan da zer ikusi

Leyre Carrasco 2025eko apirilaren 6a

Azoka eguna izan dute Orendainen, eta guztira, 30 postu jarri dituzte Urritzondo pilotalekuan.

Hirugarren aldiz antolatu dute azoka Orendainen. Goizean egin dute, Urritzondo pilotalekuan, eta guztira, 30 postu bildu dituzte. Bertan, denetariko eskaintza izan da, besteak beste, egurrezko produktuak, larruzko poltsak, belarritakoak, jakiak, oihalezko materiala edota beirarekin egindako tresnak. Bada, horrez gain, Euskaraldiko batzordeak ere gune bat jarri du, non informazioa eskuragarri jartzeaz gain, zabalik izan duten izena emateko aukera eta, salgai, banderatxoak. Hori gutxi ez balitz, merkatuan postua jarri dute Ataungo talogileek, eta mokadurako tartetxoa hartu dute bertaratu diren askok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!