Orendaingo azokan postua jartzeko izena eman beharko da

Ataria 2025eko urtarrilaren 14a

Iazko azokako postu bat. LEYRE CARRASCO

Azoka apirilaren 6an egingo dute eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Hori egiteko azken eguna otsailaren 21a izango da.

Orendainen artisauen eta ekoizleen azoka egingo dute apirilaren 6an. Bertan, herriko nahiz inguruko herrietako ekoizleen eta artisauen produktuak erakutsiko dituzte, eta haien lana aitortzea da azokaren helburua, besteak beste. Horrez gain, produktuak salgai jartzearekin batera erakusketak eta tailerrak ere antolatu nahi dituzte animaliekin, lan tresnekin eta bestelakoekin. Eta Orendaingo Udalak adierazi du prest dagoela herritarren proposamenak aztertzeko ere.

Hori horrela, produktuak saltzeko, lana ikusarazteko edo tailerren bat eskaintzeko azokan parte hartu nahi dutenek, aurrez, izena eman behako dute Orendaingo udaletxean. Behin izen-emate guztiak jasota, Orendaingo Udalak eskariak aztertu eta erantzungo ditu.

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, eta otsailaren 21a izango da horretarako azken eguna. Eskaerak bi modutan egin daitezke: aurrez aurre udaletxeko bulegoetan (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00era); eta Internet bidez Orendaingo Udalaren web orrialdean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!