Herri kiroletako desafioa larunbatean egingo dute

Ataria 2025eko urtarrilaren 14a

Hiru talde arituko dira elkarren aurkako lehian: Eltxo gazteak, Bidearte baserria eta Eltxo zaharrak. Ikuskizuna Urritzondo pilotalekuan izango da eta 17:30ean hasiko da.

Larunbatean egingo dute Orendaingo herri kiroletako desafioa. Hiru talde arituko dira elkarren aurkako lehian, hain zuzen, Eltxo zaharrak, Eltxo gazteak eta Bidearte baserria. Urritzondo pilotalekuan egingo dute norgehiagoka, eta 17:30ean hasiko da.

Hiru saio egingo dituzte guztira, eta bakoitzean honako ariketak egingo dituzte:

  • 50 kiloko harria hamar aldiz jasotzea.
  • Trontzan hiru mozketa.
  • Ingudean hogei jasoaldi.
  • 40 lokotx biltzea.
  • 25 kiloko txingekin plazari lau itzuli ematea.
  • 40 kiloko zakuarekin plazari lau itzuli ematea.
  • Korrika frontoiari lau itzuli ematea.

Ikuskizunaren ondoren, 21:00etan afaria egingo dute Eltxo elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!