Bertsoek girotu dute babarrun jatea

Leyre Carrasco 2024ko abenduaren 1a

Bertso bazkaria egin dute Orendaingo Eltxo elkartean, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariekin batera.

Lagun ugari bildu dira gaur Eltxo elkartean. Izan ere, euskararen egunaren harira, bertso bazkaria antolatu du Orendaingo Udalak. Plater nagusia babarrunak izan badira ere, gaurko protagonistak Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak izan dira. Giro ederrean aritu dira eta saio bikaina eskaini dute bazkalostean, Amaia Agirre gai jartzailea izan delarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!