Hodei Lujanbiok eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Eltxotrail lasterketa

Ataria 2024ko urriaren 19a

Ibilbide motzeko lasterketan Adrian Pajares eta Norah Muzas izan dira azkarrenak. 200 parte hartzaile izan dira.

Eltxotrail lasterketa egin dute gaur Orendainen. Zortzigarren edizioa izan da aurtengoa.

Hodei Lujanbio goizuetarrak irabazi du 21 kilometroko lasterketa 1.33.24 denbora eginda. Hirugarren aldia zuen Eltxotrailen parte hartzen zuela eta lehen aldiz irabazi du. Azkenaldian lasterketetan «gustura» dabilela aipatu du korrikalariak. «Lokatz handia zegoen eta gorakoan nabari bazen, are gehiago jaisterakoan», esan du goizuetarrak. Dena den, nahiz eta iaz bosgarren egin, gaur denbora bertsuan sartu dela aipatu du. «Oso pozik nago, parte hartzen ari naizen proba gehienetan podiuma egiten ari naiz eta», gaineratu du.

Lasterketa «agonikoa» izan dela aipatu du helmugan Oihana Kortazar lehen sailkatuak. «Lokatzagatik motelago joan gara, bestela denbora hobea egingo genuen». Kalitatezko entrenamendu bat egiteko asmoz gerturatu da korrikalaria Orendainera eta gustura aritu da. «Azkarra izan da lasterketa baina azkeneko aldapak erritmoa moteldu digu guztiz, pauso bat aurrera eta bi atzera egiten genituen lokatzagatik», nabarmendu elgetarrak. Pozik amaitu du gaurko lasterketa.

Jesus Ormaetxea eta Joane Arizmendi izan dira herriko onenak.

Sailkapenak
  • Lasterketa motza (7,3 kilometro)
    • Gizonezkoak
      • 1. Adrian Pajares 00.31.29
      • 2. Oier Etxeberria 00.32.28
      • 3. Mattin Intxaurrondo 00.32.56
    • Emakumezkoak
      • 1. Norah Muzas 00.40.18
      • 2. Libe Lafuente 00.40.38
      • 3. Enara Goikoetxea 00.42.16

  • Lasterketa luzea (21 kilometro)
    • Gizonezkoak
      • 1. Hodei Lujanbio 1.33.24
      • 2. Axier Artola 1.40.20
      • 3. Xabat Alonso 1.40.58
    • Emakumezkoak
      • 1. Oihana Kortazar 1.42.36
      • 2. Ainhoa Garikano 1.48.59
      • 3. Maddalen Jimenez 1.52.48

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!