Orendaingo jaiak 2024

Giro ederra jaien azken egunean

Ataria 2024ko abuztuaren 16a

XXX. Txirrindulari lasterketan 50 pertsona inguruk hartu dute parte. Helduen mailan Patxi Plazaola eta Lore Txurruka izan dira azkarrenak.

Antolatzaileak gustura azaldu dira aurtengo txirrindulari lasterketak izan duen harrerarekin, izan ere, azaldu dutenez, azken urteetako parte hartze handiena izan da. Gaztetxoen mailatik hasi eta helduetara, 50 pertsona inguru izan dira bizikleta gainean ibilbidea egin dutenak.

Bada, probaren bueltan giro polita sortu da herriko plazan, eta elkartu diren herritarrek bazkari legea egin dute ondoren, Eltxo elkartean. Arratsaldean haurrentzako puzgarriak eta apar festa izan dituzte, eta helduek tokan aritzeko aukera izango dute. Iluntzean, berriz, patata tortilla lehiaketa egingo dute, 19:30ean hasita.

23:00etan Arrixku taldearen kontzertua izango da, eta jaiei amaiera emateko, gauerdian harriari buelta emango diote.

 

XXX. Txirrindulari lasterketako sailkapena

  • Helduak
    • 1. Patxi Plazaola
    • 1. Lore Txurruka
    • 2. Aratz Amundarain
    • 2. Ismene Aizpuru
    • 3. Gorka de Oliveira
    • 3. Maddi Arteaga

 

  • Lehenengo herritarrak
    • Joane Arizmendi
    • Patxi Plazaola

 

  • Haurrak
    • 11-16 urte: Ibai Artano / Araitz Zubizarreta
    • 6-10 urte: Aieko Azpigain / Arane Blazquez
    • 0-5 urte: Axel Uneizti / Jare Salsamendi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!