Orendaingo jaiak 2024

Haurrek jolasean igaro dute arratsaldea

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 15a

Andra Mari jaien bigarren egunean, haur jolasak eginez igaro dute arratsaldea Orendainen. Imajinazioz beteriko probak burutu behar izan dituzte haurrek, eta aurtengoak, zirkuan oinarritutakoak izan dira. Gauean, festak ez du etenik izango, zahagiardoa, bertso-pilota eta DJ Nazaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango baitute.

Biharko egitaraua:

11:15. Meza.

12:00. XXX. Txirrindulari lasterketa.

14:00. Herri bazkaria, Eltxo elkartean.

16:30. Haurrentzako puzgarriak eta apar festa.

17:00. Toka txapelketa.

19:30. Patata tortilla lehiaketa.

23:00. Arrixku taldearekin dantzaldia.

00:00. Harriari buelta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!