Orendaingo jaiak 2024

Mozorrotuta abiatu dituzte festak Orendainen

Leyre Carrasco 2024ko abuztuaren 14a

Andra Mari jaiei hasiera emateko mozorroturik gerturatu dira plazara orendaindarrak; aurten, Eltxo elkarteak jaurti du jaiei hasiera eman dien txupinazoa. 

Hasi dira Andra Mari jaiak Orendainen. Ohi bezala, gaurkoan ere mozorro eguna izan dute. Horregatik, orendaindarrak mozorrotuta gerturatu dira plazara. Eltxo elkartekoek izan dute aurtengo txupinazoa botatzeko ardura, eta suziria jaurtitzearekin batera, umeentzako goxokiak bota dituzte udaletxeko balkoitik.

Gaurtik ostiralera arte izango da zertaz gozatu Orendainen. Ikusi hemen egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!