Doinu alaiz jantzi da Orendain

Imanol Garcia Landa 2024ko urtarrilaren 20a

Orendaingo Trikiti Eskolakoek kalejira egin dute San Sebastian baselizara eta ondoren plazara. Herriko panderojole gazteek gidatu dute martxa.

Hotza egiten bazuen ere eta eguzkiaren indarra apala bazen ere, barrua alai izan dute eguerdian orendaindarrek. San Sebastian Eguna ospatzen dute herrian, izen bereko baseliza baitute. Bertara joan dira kalejiran, eta meza ospatu eta gero, berriro ere abiatu dira plazara. Orendaingo Trikiti Eskolakoek jarri dituzte doinuak, haur zein helduek osatutako kuadrilla ederra.

Plazan dantzari eman zaio lekua, Orendaingo Dantza Taldekoek agurra dantzatu baitute. Ondoren, fandangoa eta arin-arina dantzatu dituzte, eta kalejiran erabilera anitzeko eraikinera joan dira. Bertan, hamaiketakoa hartu dute herritarrek.

Erlazionatuak

Orendaingo San Sebastian Eguna iruditan

Imanol Garcia Landa 2024 urt 20 Orendain

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!