Ander Iñarra eta Irati Larrañaga Eltxo Traileko proba luzean irabazle

Ataria 2023ko urriaren 23a

Lezoarrak eta usurbildarrak 21 kilometro proba irabazi zuten. Gizonezkoetan Iñaki Olano altzotarra bigarren izan zen eta Axier Artola amezketarra hirugarren. Emakumezkoetan Leire Elola tolosarra bigarren eta Irene Iturria bidaniarra hirugarren izan ziren.

Guztira 87 parte hartzailek amaitu zuten 7. Eltxo Traileko proba luzea, 21 kilometrokoa. Gizonezkoetan Ander Iñarra izan zen azkarrena 1.25.33 eginez, eta minutu batera iritsi zen Iñaki Olano altzotarra (1.26.34); hirugarren Axier Artola amezketarra izan zen, 1.31.13 eginez. Emakumezkoetan Irati Larrañaga usurbildarra izan zen lehenengoa helmugan, 1.48.25 eginez, bigarrengoa Leire Elola tolosarra (1.51.04) eta hirugarren Irene Iturria bidaniarra (1.51.57).

Proba motzean, 7 kilometrokoa, 113 korrikalarik bukatu zuten, eta gizonezkoetan Unai Mintegi (29.54), Kristian Valor (32.41) eta Iñigo Ormazabal (33.35) izan ziren hiru azkarrenak, eta emakumezkoetan Lola Oiarzabal (36.53), Nagore Astorga (39.09) eta Laia Aitchou billabonatarra (43.07).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!