Beste lau urteetarako zin egin du Arsuagak

Ataria 2023ko ekainaren 17a

EH Bilduko bost zinegotziek gaur hartu dute kargua goizean egindako osoko bilkuran. Arsuagak talde gaztea izango du inguruan.

Miguel Angel Arsuagak bigarren aldiz alkate kargua hartu du gaur Orendainek. Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan aurkeztutako EH Bilduren zerrenda bakarrak  82 boto eskuratu zituen. Bost zinegotziak koalizioarenak izango dira.

Orendaingo udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Miguel Angel Arsuaga Azurmendi (EH Bildu)
  2. Jone Tolosa Zabala (EH Bildu)
  3. Irati Esteban Olano (EH Bildu)
  4. Iker Ormaetxea Perea (EH Bildu)
  5. Olatz Santos Olano (EH Bildu)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!