Arrakastaz ospatu dute lehenengoz azoka Orendainen

Leyre Carrasco 2023ko apirilaren 23a

Artisau azoka egin dute lehen aldiz Orendainen, eta askotariko postuak ikusi ahal izan dira bertan. Denera, 29 postu jarri dituzte pilotalekuan, eta horietatik hiru herritarrenak izan dira.

Eguraldiak lagundu ez badu ere, Orendaingo pilotalekua jendez lepo bete da. Izan ere, lehenengo aldiz egin dute azoka herrian, eta arrakasta handiarekin gainera. Pilotalekura bertaratu direnek izan dute zer ikusi, zer dastatu eta zer erosi goiz osoan zehar.

29 artisau postuk osatu dute denera lehen edizioa. Herriko eta inguruko baserritarren produktuak eta artisauen lanak izan dira eskura. Gose zegoenak tripa betetzeko aukera ere izan du, haragi egosi pintxoak eta txistorra pintxoak baitzeuden.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!