Patxi Plazaola hirugarren, Torx L'era Pro lasterketan

Ataria 2023ko martxoaren 13a

Patxi Plazaola eskuinean, helmuga igaro ondoren.

3.50.18ko denbora egin zuen orendaindarrak, irabazlearengandik zazpi minutura. Bigarren eta laugarren sailkatuekin batera heldu zen helmugara Plazaola, eta esprintean erabaki ziren hiru postuak.

Patxi Plazaola txirrindulari orendaindarra hirugarren postuan helmugaratu zen, atzo, Gironako Bordils herrian abiatu eta amaitu zen 104 kilometroko lasterketan. Hasiera gorabeheratsua zuen zirkuituak, eta guztira, 1.410 metroko desnibel positiboa.

Col Paton izan zen irabazlea, 3.43.19ko denbora eginda, eta Alex Ruiz sailkatu zen bigarren, 3.50.17ko denborarekin. Patxi Plazaolak segundo bat gehiago behar izan zuen, eta orendaindarraren denbora berdina egin zuen laugarren postuan sailkatu zen Ricard Calmetek. Lasterketa erditik aurrera, elkarrekin joan ziren Ruiz, Plazaola eta Calmet.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!