10:45ean eman diote hasiera San Sebastian egunari Orendainen, herriko plazatik abiatuta, trikitilariek alaituriko kalejira bat eginez. 11:00etan meza egin da San Sebastian ermitan, horren ostean herrira itzuli dira trikitilarien atzetik, eta hamaiketakoa egin dute eraikin berrian. Eguna amaitzeko, bazkaria egin dute Eltxoak elkartean.