Orendaingo haurrek ere puzgarrietan salto eta brinko ibiltzeko aukera izan dute arratsaldean. Hala ere, gehiengoek bainujantzia jantzi eta ur jokoetan jolastea aukeratu dute. Halaxe igaro dute Ama Birjin festetako azken arratsaldea Orendaingo haurrek. Bitartean, helduek toka txapelketa egin dute.
Gaur gauera arte festak ez du etenik izango Orendainen. Egitarau osoa hemen ikusgai.