Orendaingo jaiak 2022

Mozorrotuta hasi dituzte festak Orendainen

Jon Miranda Labaien 2022ko abuztuaren 14a

Mozorrotuta gerturatu dira orendaindarrak plazara festei hasiera emateko; gaur, bihar eta etzi egingo dituzte festak.

Hasi dira Ama Birjin festak Orendainen. Arratsaldean txupinazoa bota eta herriko haurren artean goxokiak banatu ondoren, lokotx biltze txapelketa egin dute. Mozorrotuta gerturatu dira orendaindarrak plazara. Txosnan jarritako boto kutxetan mozorrorik onenaren alde bozkatzeko aukera izan dute herritarrek. 20:00 aldera egingo dute sari banaketa ekitaldia.

Bien bitartean, Elektropapo elektrotxarangak girotuko du arratsaldea. Hau da festen lehen egunerako antolatu dutena Orendainen.

  • 20:00. Haurren mozorro lehiaketako sari banaketa.
  • 21:00. Saiheski jatea.
  • 23:00. Bide batez erromeria taldea.
  • 00:00. Helduen mozorro lehiaketako sari banaketa.

Bihar eta etzi ere Ama Birjin festak ospatuko dituzte herrian.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!