Orendaingo jaiak 2022

Hiru egun oso, festa girorako

Irati Saizar Artola 2022ko abuztuaren 11

Ama Birjin eguna tartean dutela, abuztuaren 14tik 16ra ospatuko dituzte festak Orendainen. Saiheski jaterako txartelak ostatuan hartu beharko dira aurrez.

Hiru egunetan zehar festa betean murgilduko dira Orendainen. amabirjinak ospatzen dituzte eta bezpera eta hurrengo eguna izango dituzte festarako.

Lehen egunean, txupinazoa lehertu ostean, saiheski jatea egingo dute eta horretarako txartelak erosi beharko dira. Ostatuan hartu daitezke, 10 euroren truke. Hamabi urtez azpikoek ez dute ordaindu beharko, baina hala ere, txartela hartu beharko dute.

Ama Birjin eguna, egun handia, meza nagusiarekin hasiko dute eta gauera arte izango da zer ikusia eta zertaz gozatua. Afal ostean, esaterako, pentatloi desafioa izango da Andoni Iruretagoiena Izeta VI eta Jokin Basozabalen artean. Horrekin batera, harri jasotzaile gazteek erakustaldia egingo dute.

Guztia ez denez festa bakarrik, kirol pixka bat egiteko ere izango da aukera. Azken egunean, abuztuaren 16an, txirrindulari lasterketa egingo dute eguerdian, eta adin guztietako herritarrei zuzenduta dago. Txikienek frontoitik plazarako bidea egingo dute; gaztetxoek Jauregi baserritik plazarainokoa, eta helduenak Alegiatik abiatuko dira, plazan amaitzeko.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!