ARGAZKI GALERIA

Iñaki Olano eta Lurdes Oiartzabal irabazle, Eltxotrail proban

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko urr. 19a, 20:56

Orendaingo 4. Eltxotrail lasterketa izan da, eta 21 kilometroko ibilbidea bukatzen lehenak Iñaki Olano altzotarra eta Lurdes Oiartzabal izan dira.

Mikel Garmendiaren oroimenezko proba luzean 21 kilometro egin behar izan dituzte korrika, eta Oiartzabal eta Olano izan dira azkarrenak. Gizonezkoetan bigarren sailkatua, Goar Lopetegi ibartarra izan da, eta emakumezkoetan, berriz, Ane Iturria tolosarra izan da bigarrena. 46 parte hartzaile izan dira. 

Lasterketa luzeaz gain, laburra ere bazen eta bertan, gizonezkoetan lehena Anartz Mujika izan da eta emakumezkoetan Aiara Garaialde. Guztira, 77 lasterkarik parte hartu dute. Eta bikoteka parte hartzeko aukera ere izan da.

Eltxotrail, 21 kilometro

Emakumezkoak

1. Lurdes Oiartzabal  01:54:17
2. Ane Iturria      01:58:41
3. Edurne Arakistain  02:04:05

Gizonezkoak

1. Iñaki Olano   01:32:20
2. Goar Lopetegi   01:37:19
3. Raul Amatriain   01:38:05

Beteranoak

Emakumezkoa

1. Lurdes Oiartzabal    01:54:17

Gizonezkoa

1. Mikel Pujana  01:41:08

Bikoteka

1. Ane Iturria eta Jexux Iturria   01:58:41

Eltxotrail laburra, 8 kilometro

Emakumezkoak

1. Aiara Garaialde    00:46:26
2. Nagore Arizaga    00:47:09
3. Josune Etxezarreta    00:49:41

Gizonezkoak

1. Anartz Mujika    0:36:12
2.  Iñigo Gurrutxaga    0:36:21
3.  Ekhi Sukia    0:36:53

Bikoteka

1. Mikel Lizarazu eta Ainize Lizarralde    0:43:55

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!