Kulturaren eta energiaren hilabetea

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko mai. 8a, 15:57

Orendaingo Udalak kultur eskaintzaz gain, prest ditu energia eta dirua aurrezten ikasteko hiru tailer.

Pasa den asteburuan eman zioten hasiera Maiatza Kulturalari Orendainen. Liburu ale berrien aurkezpena egin zuten larunbatean, eta erosi berri dituzten 50 aleak jendaurrean jarri zituzten. Laida Plazaola, udaletxeko partaidetza teknikariak azaldu duenez, «udaletik apustua egin dugu liburutegiko euskararen apalari indar gehiago emateko».

Horrez gain, San Isidro eguna ospatuko dute, eta esaterako, igandean, hilaren 19an, 17:30etik aurrera herriko adinekoek baserrian bizi izan dituzten esperientziez ariko dira, Arantxa Iturbe kazetari eta idazleak gidatuta.

HIRU TAILER

Udalak Gipuzkoa Argitu izeneko tailerretan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak. Lehena bihar bertan izango da. Etxean erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko, eta etxebizitzen eraginkortasun altuko birgaitzeei buruzko saio praktikoak dira.

Ostegunetan, 17:00etan hasiko dira ordubeteko saioak, eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Idatzi agenda21@orendain.eus helbide elektronikora edo deitu 943 65 40 64 telefono zenbakira.

MAIATZA KULTURALA TAILERRAK

Maiatzak 18, larunbata

13:00. Meza.

14:00. Baserritarren bazkaria, Ostatuan. Izena eman behar da hilaren 16a baino lehen.

17:30. Solasaldia, Desazkundea gizarte mugimenduaren eskutik: Gutxiago gehiago da.

Maiatzak 19, igandea

17:30. Solasaldia Adinekoen bizi esperientzia baserrian, Arantxa Iturbe kazetariak gidatuta, eraikin berrian.

Maiatzak 25, larunbata

16:30. Ogia egiteko tailerra, Tolosako Garia okindegiaren eskutik, elkartean izango da. Gehienez ere, 15 pertsonak parte hartu ahal izango dute, eta izena eman da udaletxean.

Maiatzak 9, osteguna

17:00. Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoan tailerra, eraikin berriko liburutegian.

Maiatzak 16, osteguna

17:00. Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe tailerra izango da, eraikin berriko liburutegian.

Maiatzak 23, osteguna

17:00. Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko. Eraikin berriko liburutegian.

Oharra: Ordubeteko saioak dira eta aldez aurretik izena eman da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!