Liburu berrien aurkezpena, maiatza kulturalari hasiera emateko

Ataria 2019ko maiatzaren 4a

Liburu ale berrien aurkezpena egin dute eguerdian Orendainen, maiatza kulturalari hasiera emateko.

50 ale erosi berri ditu Orendaingo Udalak, "euskarazko literaturari behar duen garrantzia emateko". Udaletxe azpian jarri dituzte guztiek ikus ditzaten eta ondoren liburutegian jarriko dituzte eta nahi duenak mailegatzeko aukera izango du. Erakusteaz gain, liburutegia eta liburuen erabilerari buruzko saio informatiboa eskaini dute eta bihar ere izango da gauza bera entzuteko aukerarik. 12:00etatik aurrera, plazan izango dira berriro liburuak nahiz azalpenak.  

Laida Plazaola, udaletxeko partaidetza teknikariak azaldu duenez, "udaletik apustua egin dugu liburutegiko euskararen apalari indar gehiago emateko". "Liburuak erosi eta apaletan sartu ordez, jendeari erakutsi egin nahi genizkion zein liburu diren". Liburutegian garbiketa moduko bat egin dute, eta errepikatzen ziren aleak opari hartzeko moduan jarri dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!