Bihar hasiko da Orendainen Maiatza Kulturala

Ataria 2019ko maiatzaren 3a

Larunbatean eta igandean ekitaldiak egongo dira. Jarraipena maiatzaren 18an emango die, San Isidro egunaren harira.

EGITARAUA

Maiatza  4, larunbata, eta maiatzak 5, igandea

  • Liburu ale berrien aurkezpena eta Liburutegiaren erabileraren informazio saioak.

Ordua : 12 tik - 14.00ak arte.
Tokia: Udaleko karrapean.

Azalpena: 50 Ale, erosi berri ditu udalak. Euskarazko literaturari behar duen garrantzia emateko. Liburutegian izango dira ondoren, nahi duenak mailegatu ditzake. Orendaingo liburutegi txartela izatea beharrezkoa izango da. Txartela egiteko aukera izango du nahi duenak.
Esan, gaztetxoentzat direla ale hauen parte garrantzitsua.

  • Liburutegia eta liburuen erabilerari buruzko saio informatiboa.

Ordua: 13:00etan
Tokia: Udaleko liburutegian.

 

Maiatzak 5, igandea

  • Aitziber Sanpedroren eskutik, haurrentzako Ipuin kontakizuna.

Ordua: 12.30tan
Tokia: Liburutegian.

Maiatzak 18

  • San Isidro Meza
  • Bazkaria herriko Ostatuan
  • Hitzaldi- Solasaldia

Maiatzak 19

  • Baserriaren bizipenak, adinekoen testigantzat.

Maiatzak 25

  • Ogia egiteko Tailerra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!