21. Korrika - 2019

Korrikaren tanta txiki bat Orendainen

Ataria 2019ko apirilaren 10a

Korrika Txikia egin dute haur eskolako haurrek goizean. Korrikaren zaparrada tantez osatua dagoela erakutsi dute.

"Egin dugu gure kilometroa" esan du irakasleak udaletxeko arkupera iritsi direnean. Orendainen, Haur Eskolatik atera dira Korrika Txikiko partaideak goizean, eta nola ez, korrika eta kantuan joan dira herriko plazara. Gutxi izan arren asko erakutsi dute. Euria egiten zuen etengabe, eta hain justu, tantaz tanta osatzen da Euskal Herri osoan Korrika. Tanta txikienek ere osotasuna dute barruan, eta gaur, Orendainen hori ikusi da; bideoan ikus daitekeen bezala.

Arratsaldean, 17:00etan, gaztetxoen eta beste herritarren txanda izango da. Festa, plazan antolatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!