Zarena zarelako

Ataria 2019ko martxoaren 12a

Zarena Zarelako festa egin zuten igande arratsaldean, Orendainen. Azken urteetan, herriko haur jaioberriei ongietorria egiteko ohitura hartua dute, eta iaz jaio zen haur bakarrari egin zioten ongietorria, kasu honetan.

Elene izan da 2018an Orendainen jaiotako haur bakarra, eta bera eta bere familia izan ziren atzokoan herritarrengandik oparia jaso zutenak. Jarraian, guztiek merienda eder batekin osatu zuten eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!