Goizean, San Sebastian ermitan meza entzun ondoren, hamaiketakoa egin dute herritarrek, trikitilarien doinuekin lagunduta. Gero, Eltxo elkartera gerturatu dira herritarrak bazkaltzera. Ardikia eta postrerako mamia izan dute bertaratutakoek.
Orendainen bezala, Leaburun, Berrobin eta Berastegin, San Sebastianen omenezko ermitetan, gaur, ospakizunak egin dituzte.