Laida Plazaola parte hartze teknikariak herrian egiten diren ikastaroen berri emateaz gain, Euskaraldia eta Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren inguruan sortu diren lan taldeen berri emango du. Bere aldetik, Gorka Egia alkateak aurten egin diren inbertsioen berri emango du, eta auzolan proposamena egingo du, Orendaindik Alegiara bitarteko bidea garbitzea, hain zuzen.
Batzarraren aurretik, 11:30ean, herri bideen inguruko lan talde bat osatzeko bilera irekia egingo dute udaletxean. Bileran herri bideak identifikatu eta konponketa egiteko egutegi bat finkatu nahi dute.