Orendaingo Errota, Larreta esnekiak, Sasiaingo Baratza, Argaia Goena Baserria eta Zelaieta Baserriko produktuak egon dira aukeran gaur, herriko plazan. Azokatxoa egin dute kontsumo ohitura jasangarriak sustatzeko helburuz eta herritar ugari bildu da egiten dutenaren berri jaso, eta bide batez, produktuak etxeratzeko asmoz.