Orendaingo Andramari jaiak 2018

Aurtengoan bai!

Imanol Garcia Landa 2018ko abuztuaren 17a

Orendaingo festetan azken eguna izan zuten atzokoan, eta usadioak agintzen duenez, harriari buelta ematea izan zen azken ekitaldia. Ez dute urtero lortzen, baina aurtengoan gai izan dira.

Beste hainbat ekitaldi izan zituzten atzo eguerdian eta arratsaldean Orendainen. Herri bazkarian 80 herritar inguru bildu ziren Eltxo elkartean. Haurrek puzgarriak izan zituzten arratsaldean, gaztetxoak 3x3 txapelketa, eta patata tortilla lehiaketan Zaragoza izenarekin aurkeztu zen taldeak irabazi zuen.

Gauerdian izan zen harriari buelta emateko ahalegina, eta ikusmina sortu zuen beste behin herritarren artean. Hona hemen bideoa:

 

Argazkiak eta bideoa: Eli Garaialde

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!