Beharrezkoa da saiheski jatera joateko txartela erostea

Ataria 2018ko uztailaren 26a

Orendaingo Festa Batzordeak prest ditu Ama Birjin festak, eta berrikuntzekin dator. Urteroko saiheski jatera joan nahi duenak txartela erosi beharko du.

Abuztuaren 14, 15 eta 16an izango dira festak, eta saiheski jatea lehen egunean izango da. 

Txartelak Ostatu tabernan jarri dituzte salgai, eta abuztuaren 5a, igandea, baino lehen eskuratu beharko dira. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute, eta 12 urtetik azpikoentzat doan izango da otordua. Aldaketa honen aurrean, batzordetik "inguruko lagun eta senideen artean zabaltzeko" eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!