Ongi etorri eta aitortza festa

Ataria 2018ko otsailaren 26a

Orendain Zarena Zarelako 1 1519641753514
Orendain Zarena Zarelako 11 1519641823120
Orendain Zarena Zarelako 2 1519641760334
Orendain Zarena Zarelako 3 1519641767006
Orendain Zarena Zarelako 4 1519641773003
Orendain Zarena Zarelako 5 1519641779245
Orendain Zarena Zarelako 6 1519641785266
Orendain Zarena Zarelako 7 1519641793105
Orendain Zarena Zarelako 8 1519641799842
Orendain Zarena Zarelako 9 1519641806252
Orendain Zarena Zarelako 10 1519641813879
Orendain Zarena Zarelako 12 1519641832197
Orendain Zarena Zarelako 13 1519641838066
Orendain Zarena Zarelako 14 1519641844313
Orendain Zarena Zarelako 15 1519641851410
Orendain Zarena Zarelako 16 1519641860201
Orendain Zarena Zarelako 17 1519641867223
Orendain Zarena Zarelako 18 1519641873740

Zarena Zarelako festa eta talo jatea izan dute Orendainen. Iaz herrian jaiotako haurrei ongi etorria egin eta Txaro Arrona eta Getru Aldalur herritarrei aitortza egin diete Orendaingo Sorginak taldekoek.

Hirugarren urtez antolatu dute Orendaingo Sorginek Zarena Zarelako festa. Iaz jaio ziren bost haurrei ongietorria egin zieten: "2017 oso urte berezia izan da. Gure herriko habia bost txorirekin bete zaigu, Itoitz, Eiden, Milan, Ilargi eta Aiert. Ongi etorri guztioi eta zorionak gurasoei, familiei, zuen poza herriaren poza ere bada eta".

Orendaingo Sorginek ere aitortza egin zieten herriko bi emakumeri: Txaro Arrona eta Getru Aldalur. Sorginek azaldu zutenez, "feminismotik ari gara herrigintzan, emakumeok merezi dugun eta zor zaigun tokia izateko. Eta urrutira joan gabe, aurten Zarena Zarelako aitortza gure bide honetan lagin ditugun bi emakumeri egin nahi diegu".

Besteak beste, Arronari "konpromisoari beldurrik gabe, gizarte jasangarri, justu eta parekide baten alde beti bustitzeko prest izateagatik, eta euskararen herriari diozun maitasunarekin besteok ere bustitzen gaituzulako" egin diote aitortza. Aldalurri, besteak beste, "harremanak eta konplizitateak josteko orratza eta haria beti prest izateagatik, zure baikortasunak motibatzen gaituelako, amesten dugun hori lortzea Gure Esku dagoela erakusteagatik" egin diote aitortza.

Eguna borobiltzeko Eltxo elkartean talo jatea egin zuten, elkarteak berak eta udalak antolatuta, eta 70 pertsona inguru bildu ziren bertan. Bukaeran herriko produktuekin osatuta saski bat eman zitzaion Zelaietako gaztaren laurden baten pisua asmatzera gehien gerturatzen zenari. Saskian Sasiango baratzeko produktuak, Larreta esnekiak eta Zelaietako gazta zeuden, eta saskia Sasiango baratzeko Garbiñe Arregik egina izan zen.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!