Iban Letamendi eta Alizia Olazabal irabazle II. Etxotrail lasterketan

Tolosaldeko Ataria 2017ko urr. 7a, 19:24

21 kilometroko ibilbidea osatzeko 01:31:54 denbora behar izan du Letamendik eta 01:57:37 Alizia Olazabalek. Sari banaketaren ondoren, zozketak eta afaria izango dira Orendainen.

Arratsaldeko 16:00etan eman zaio hasiera Eltxotrail lasterketaren, Mikel Garmendia memorialaren bigarren edizioari eta ordu erdi beranduago abiatu dira ibilbide laburra egin duten lasterkariak. 7,5 kilometroko bidea egin behar izan dute eta helmugan lehena gizonezkoetan Mikel Senperena (01:03:44) eta emakumezkoetan Garazi Artola (01:14:46) izan dira.

Ibilbide luzea egin dutenen sailkapena da ondorengoa:

Gizonezkoak

1. Iban Letamendi 01:31:54

2. Ibon San Migel 01:32:27

3. Jon Alberdi 01:34:13

Emakumezkoak

1. Alizia Olazabal 01:57:37

2. Vanessa Pelaez 01:59:16

3. Edurne Arakistain 02:04:02

Iaz Martxel Bereauk irabazi zuen Eltxotrailen lehen edizioa, 01:31:32 denbora eginda.

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, parte hartzaileen artean opariak banatu dira eta Orendaingo plazan egon den azoka itxi da. Lasterketari eta herritarrek afaria egingo dute iluntzean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!