Orendaingo ikastaro eta tailerretan izena emateko aukera

Ataria 2017ko urriaren 6a

Ikastaroak dagoeneko martxan daude eta Clara Gutierrezek emango dituen tailerrak azaroan izango dira.

Hasi berri den ikasturterako hainbat ikastaro jarri dira martxan Orendainen: yoga, joskintza, adinekoen topalekua eta gimnasia, natur txokoa (haurren ludoteka), trikitia, panderoa, eta mintzalagun taldeak frantsesa, ingelesa eta euskara praktikatzeko. Adinekoen topalekua eta gimnasia, natur txokoa zein mintzalagun taldeak doakoak dira. Azken hauek autogestionatuak dira.

Bestalde, bi tailer egingo dira Clara Gutierrezekin, biologian lizentziatua eta etnobotanikan aditua dena. Sukaldaritza larreko-landare gastronomikoekin izenekoa azaroaren 25ean izango da, 6-7 ordukoa, eta zizka-mizkak, bazkaria eta infusioa barne sartzen da. Beste tailerra, Aloe Veraren erabilera: gure etxeko botikinean nola txertatu izenekoa, azaroaren 26an izango da, lau ordukoa, eta bi errezeta eta krema egingo dira.

Bai ikastaroetarako eta bai tailerretarako izen emateak udaletxera joanez, 943 65 40 64 zenbakira deituz edo agenda21@orendain.eus helbidera idatziz egin daitezke. Ikastaroen kasuan, izena ematerakoan hiru hilabeterako konpromisoa hartuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!