Ikastaroen inguruko proposamenak egiteko aukera

Ataria 2017ko irailaren 8a

Orendaingo Udalak herritarren iritziak bildu nahi ditu eta horretarako esku-orriak banatu ditu.

Udalak aurten ere hainbat ikastaro eta tailer antolatuko ditu eta horretarako herritarren iritzi eta proposamenak jaso nahi ditu.

Esku-orriak banatu dituzte eta bertan iazko ikastaro eta tailerrak jasotzeaz gain, herritarrei ikastaro berriak proposatzeko aukera ematen zaie. Esku-orriak udaleko idazkaritzan eta udal eraikineko postontzian utzi behar dira. agenda21@orendain.eus helbidea ere erabili daiteke eta irailaren 11 da azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!