Orendaingo Andramariak 2017

Tradizioari eutsiko diote eltxoek

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko abuztuaren 12a

Abuztuaren 14an hasiko dira Orendaingo Andra Mari jaiak, 16ra arte luzatuko direlarik. Aurten ere ez da kirol, kultur edota gastronomia ekitaldirik faltako eta, azken urteetako egitarau antzekoa dute hiru egunetarako.

Festak hasteko, Orendainen ez dute nahikoa izango suziri batekin. Botatzen lehenak, haurrak izango dira, eta jarraian jokatuko da 3x3 futbol txapelketa. Haur guztiek batera bazkalduko dute ondoren, elkarrekin jolastu eta Halabazan kontalarien eskutik, istorioak entzun aurretik. 20:00etan, berriz, helduek lehertuko dute txupina. Saiheskia jan ondoren ospatuko da binakako lokotx bilketa herrikoia, eta gauean, Laja, Larrañaga eta Lutxurdio trikitilariek mantenduko dute giroa.

Mezaren ondoren, sagardoak dastatzeko aukera izango dute herritarrek bigarren egunean. Hilaren 15ean izango da Ama Birjin eguna, hortaz, ekitaldi andanaz josi dute arratsaldeko egitaraua herritarrek: herriko herri kirol taldearen erakustaldia, zahagi ardoa eta antzerkia. Ondoko hilobiko tipoa izeneko ikuskizuna eskainiko dute Aitziber Garmendia eta Iker Galarza aktoreek. Barre pixka bat egin eta gero, 22:30ean, herritarren trikiti doinuekin emango diote amaiera, herriko festetako egun handiari, orendaindarrek.

Ama Birjin egunaren biharamuna, ajearekin hasiko dute batzuek. Beste batzuk, berriz, XXV. Txirrindulari Proban lehiatuko dira. Profesionalek, erlojupekoan aritu beharko dute. XV. Toka txapelketa baino lehen, sabela betetzen topatuko ditugu herritarrak, Eltxo elkarteko bazkarian. Haurrek, aldiz, jolas egiteko aukera izango dute. Afal aurretik, patata tortilla onena aukeratu, eta gero, Oharkabe taldearen kontzertua entzun ahalko da. Azkenik, harriari buelta emanez agurtuko dituzte 2017ko Andra Mari festak.

Ikusi hemen egitaraua.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!