2017/05/26 17:30 - 20:30

Elikadura energetikoaz tailer teoriko-praktikoa

Elikadura energetikoaz tailer teoriko-praktikoa
Eltxo elkartea, Orendain

Garbiñe Etxaniz elikadura integratiboan aholkulari eta laguntzaileak eskainiko du. Bost elementuen teoria izango da eta udaberrirako menu eredu bat prestatu eta dastatzeko aukera izango da.

Izena maiatzaren 23a baino lehen eman beharko da. Partaideen arabera, gutxi gorabehera 20 euro ordaindu beharko da. 943 65 40 64 telefono zenbakira deituta edo agenda21@orendain.eus helbidera idatzita.

Orendaingo Kontsumo Taldeak eta Udalak antolatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!