Haurdunentzako yoga, hiruhileko honetarako berritasuna ikastaroetan

Ataria 2017ko apirilaren 12a

Ikasturteko hirugarren hiruhilerokorako, apirila eta ekaina artean, Orendainen egin daitezkeen ikastaro eta tailerren berri eman du udalak. Berritasuna haurdunentzako yoga izango da. Hain justu, ikastaro hori astearteetan egingo da, 18:30etik 19:30era, eta saioko sei euro ordaindu behar dira.

Beste ikastaroak ondorengoak dira: zunba eta mantentze gimnastika bi saio astean, zunba txiki 4 eta 11 urte bitartean, eta astean saio bat, yoga astean saio bat, josteko ikastaroa bi talde eta bakoitzak saio bana astean, trikitia saio bat astean, panderoa saio bat astean, adinekoen topalekua dohainik, bi saio astean, umeen ludoteka dohainik, bi saio astean, eta mintzalagun taldeak, bai ingelesez eta bai frantsesez dohainik, saio bat astean.

Tailerrei dagokionez, hiru egin daitezke: emozioen garapena eta kudeaketa, Beatriz Ezeizaren eskutik, apirilaren 18an edo maiatzean egingo da; sendabelarrak eta kosmetika naturalak, Clara Gutierrez Aranarekin, maiatzaren 7an egingo da; eta elikadura energetikoa, Garbiñe Etxanizen eskutik, maiatzaren 26an izango da.

Ikastaroetan eta tailerretan parte hartzeko interesa duenak, izena eman behar du udaletxera bertara joanez, 943 65 40 64 zenbakira deituz edo agenda21@orendain.eus helbidera idatziz. Izena ematerakoan hiruhilerokorako konpromisoa hartuko da, haurdunentzako yogan izan ezik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!