Tolosaldeko Giltzarria

Hainbat ekimen antolatu dituzte galdeketaren inguruan

Ataria 2017ko martxoaren 13a

Orendainen aste guztian zehar izango dira ekimenak. Batetik, aurretiazko bozka egiteko. Bestetik, galdeketaren aurkezpena egiteko eta dokumental bat ikusteko, eta azkenik, galdeketa egunean bertan egingo direnak.

Aurretiazko bozketa, egunean bertan botoa eman ezon dutenentzat aukera izango da Erretore etxean:

-Martxoak 15, asteazkena, 19:00etatik 20:00etara.

-Martxoak 17, ostirala, 19:00etatik 20:30era.

'Goierritik Euskal Herrira, erabakiaren olatua' ekimena antolatu dute martxoaren 17rako, 19:00etatik 21:00etara.

-Martxoaren 19ko bozketaren aurkezpena.

-Gazta dastaketa.

-Gazta zati bat dokumentalaren proiekzioa.

Martxoaren 19an, galdeketa egunean

-09:00. Hauteslekuen irekiera, Erretore etxean.

-11:00. Ume jolasak.

-12:00. Sagardo eta pintxo dastaketa.

-19:30. Zahagiardoa.

-20:00. Hautesleku itxiera. Boto kontaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!