Emakumeen Nazioarteko Eguna 2017

Tailerra eta afaria, martxoaren 8aren harira

Ataria 2017ko martxoaren 3a

Martxoaren 10ean tailerra eta afaria izango dituzte Orendainen, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Eguneroko indarkeria 'txikiak' tailerra 18:30ean hasiko da, liburutegian. Hizlaria Idoia Lekue Peña musikoterapeuta eta berdintasunean aditua izango da. Eta edukia honakoa izango da: jatorria, indarkeria motak (indarkeria ikusezinak, indarkeria sinbolikoa...), eguneroko neomatxismo eta mikromatxismoak eta abar.

Afaria 21:00etan izango da, Orendaingo ostatuan. Eta izena emateko udaletxean edo herriko ostatuan egin behar da, martxoak 8a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!