2017/03/11 09:30 - 14:00

Sendabelarren tailerra

Sendabelarren tailerra
Orendain

Clara Gutierrez Arana biologo eta etnobotanikan adituak emango du tailerra, Orendaingo Udalak antolatuta.

Amatasunerako eta hazkuntzarako landare lagungarriak izango da lehen saioa.

Izena emateko: 943 65 40 64 udaletxeko telefono zenbakira deituta edo agenda21@orendain.eus helbide elektronikora idatzita. 24 euro ordaindu beharko da gutxi gorabehera (ikasle kopuruaren arabera).

Hurrengo saioak:

Landare aromatikoak: baratzerako, aromaterapia, edariak,... (martxoak 18).

Familia botikina (2. maila). (Martxoak 25 eta maiatzak 6).

Emakumeen zikloetarako landareak: nerabezaroa, hilekoa, menopausia,... (maiatzak 7).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!