157 lagun helmugaratu dira I. Eltxo Trail lasterketan

Ataria 2016ko urriaren 17a

Orendaingo mendi lasterketaren lehen edizioa korritu zen igandean. Antolatzaileek 200 lagunentzat jarri zuten izen ematea, eta zenbakiekin gustura geratu ziren. Ibilbide luzea 20,5 kilometroko itzulia zen, eta helmugara 105 lagun iritsi ziren. Martxel Bereau eta Leire Elosegi izan ziren azkarrenak, 1:31 eta 1:51ko denborekin. 5 km-ko ibilbide laburra 52k amaitu zuten, eta azkarrenak Aitor Zunzunegi eta Ane Iturria izan ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!