I. Eltxo Trail lasterketa

Irati Saizar Artola 2016ko urriaren 16a

Goiz osoan zehar, Orendain, Baliarrain eta Gaintza arteko bideetan jende mordoa ibili da mendian barrena; I. Eltxo Trail lasterketa korritu dute.

Kirolzaletasuna eta bereziki, gaurkoan, mendizaletasuna bultzatzeko asmoz prestatu dute orendaindarrek lasterketa hau. 200 lagunentzat zabaldu zuten izen emateko aukera, eta antolatzaileen poztasunerako jende gehiago animatu da. 

Bi ibilbide ezberdin prestatu dituzte; bata laburra, 5,4 kilometrokoa eta bestea luzeagoa, 20,5 kilometrotakoa. Bi ibilbidetako sailkapena eskuragarri izango da www.eltxotrail.com/sailkapenak webgunean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!