Sendabelarren ikastaroan izena emateko aukera zabalik dago oraindik

Ataria 2016ko urriaren 11

Urriaren 15ean, larunbatean, sendabelarren inguruko ikastaroa izango da Orendainen, eta oraindik plaza libreak geratzen dira. Larunbat arratsaldean, "Amalurraren ahotsak" dokumentala proiektatuko dute, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko egunaren harira.

Dokumentalaren protagonistak emakume euskaldun eta kubatar baserritarrak dira, eta elikadura burujabetza du hizpide. Dokumentala ikusi ondoren, kafe tertulia egingo dute. Ekintza irekia eta doakoa da.

Bestalde, EBELen emakume nekazarien "Begiradak eta isladak" erakusketa ikusgai dago Kultur Etxean, urriaren 14tik 21era, 9:00tatik 13:00etara, eta 17:00etatik eta 19:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!